Beldur Barik Lehiaketa irabazi dugu

DBHko 4. mailako zenbait ikaslek irabazi dute Beldur Barik programaren lehen saria, 15-17 urteko kategorian, GURE GORPUTZAK GUREAK OTE DIRA? ikus-entzunezko lanagatik, non salatzen diren hala emakumearen “hipersexualizazioa” arrakastaren erakusleiho gisa nola edertasun-kanon batzuen etengabeko inposaketa, XXI. mendean ere.

Beldur Barik programa Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak antolatzen du, Berdinsarea-Eudelen eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien bultzadarekin batera. Gainera, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren, Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV-EHU) eta EITB-ren laguntza dauka. Lehiaketa honetan, Euskadi osoko ikastetxek hartzen dute parte. Jadoko ikasleek ostiralean, abenduaren 2an, Sestaon egindako galan jaso zuten saria.

Saria esker ona da Jadorentzat, azaroaren 25ean aldarrikatzen den Emakumeen kontrako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren harira egindako lanagatik. Zorionak!
 

Categoría: 

Share this post