Jado Ikastetxeak bi jantoki ditu. Jado Tartangan dagoena Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako lehen bi zikloetako ikasleentzat dago egokituta. Bigarrena, ordea, metro aurreko Jado Geltoki eraikuntzan dago eta Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko eta DBHko ikasleentzat dago bereziki atonduta.

Janariaren hornikuntzaz AUSOLAN enpresa bat arduratzen da, ikasleen berezitasun dietetiko guztiak kontuan hartuz eta dietetika eta nutrizio irizpideei jarraituz. Horrela izanda, dietetika-arloan ematen diren gomendioak kontuan hartzen dira Jado Ikastetxearen nutrizio-politikan eguneroko menua orekatua izan dadin.