Ikastetxeak badaki familia batzuentzat ez dela erraza familiako eta ikastetxeko bizitza uztartzea. Ondorioz, Haur eta Lehen Hezkuntzako (1. eta 2. zikloa) ikasleei "Goiztiarrentzako gela "eskaintzen die. Ikasgela horretan, irakasle batek arreta eskaintzen die umeei goizeko 08:00etatik eskolako ordua hasi arte.

Zerbitzu hori modu jarraituan egin daiteke, eta baita aldian behin, familia batek zerbitzua erabili behar duenean, egoera berezietan (egun solteetan) ere.