Euskera

Jado Art Exhibition

Aurreko ikasturtean bezala, DHKko laugarren mailako Plastika ikasleek margolan batzuk egin dituzte. Gure artistek erakusketa birtual bat prestatu nahi izan dute guztiok etxetik beren arteaz gozatu ahal izateko. Eta gogora ezazue Picassok esandakoa: “Musika eta artea dira mundua gidatzen duten argiak.”

Ikasle ohien maisutasuna dantzan

Musika eta Arte Eszenikoko DBH 4. mailako ikasleek Dantza masterclassak izan dituzte Ane Gonzalez eta Yeray Altube ikasle ohien eskutik. Beraien gorputzen ahalmenak ezagutu dituzte musikaz eta dantzaz. Gure ikasleek Jadoko ikasle ohien eskutik ikasteko aukera izatea Izugarri eskertzen dugu eredugarriak baitira. Irudian, lehen lerroan, Yeray eta Ane, klasea zuzentzen dantza batean.

Urdaibaiko Biosfera Erreserbarako irteera

Jadoko DBH 3. mailako ikasleek Urdaibaiko Biosfera Erreserbarako irteera batean parte hartu dute, ikastetxeko Zientzia Sailak sustatuta. UNESCOk 1984tik babesten duen naturagune hau hurbiletik ezagutzea zen ekimenaren helburua.

Irudimena pizteko ipuingintza tailerra

Ipuin bat idatzi aurretik irudimena pizteko Ipuingintza Tailerra egin dute DBHko 2. mailako ikasleek. Orrialde zuriari aurre egiteko teknika bat landu dute eta, ikasleen beraien harridurarako, zenbait galdera eta erantzun nahastuz beste hainbat istorio sortu dituzte. Halako tailerrak oso lagungarriak dira idazmena lantzeko, ez ohiko dinamika izanda, ikasleen arreta pizten baitute. Erandioko Udaleko Euskara Zerbitzuaren ekimena da tailer hau eta Garazi Basterretxeak zuzendu du.

 

Berdintasun eta aniztasunaren alde

Guztiok gonarekin protestan, Jadoko 4. mailako zenbait ikaslek hartu zuten parte, azaroaren 4an. Bilboko mutil bati gona jantzi izanagatik gertatutakoaren aurrean, ekintzaren helburua zen arroparekin zerikusia izan dezakeen edozein diskriminazio arbuiatzea. Gure ikasleek babestu nahi zituzten hezkuntzaren oinarrizko bi zutabe: bizikidetza eta aniztasunarekiko begirunea.

 

DBHko laugarren mailako ikasleak Prestakuntza eta Orientazio Akademikoaren Azokan

Ostegun honetan, urtarrilaren 16a, Erandioko Tartanga LHII zentroak Erandioko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Prestakuntza eta Orientazio Akademikoaren Azokaren hirugarren edizioa antolatu du. DBHko laugarren mailako ikasleak joan dira hitzordura, aste honetan hasi baitira euren etorkizun akademikoa eta profesionala erabakitzeko orientazioarekin.
 

Telling a story

Some students visited LH5 and LH 6 students in order to tell them some stories .

ARDUINO ETA SCRATCH TAILERRA

Eskolako DBH 3. mailako ikasleek Arduino eta Scratch programatzeko tailerraz gozatu ahal izan dute, Deustuko Unibertsitatean.

Tailer honetan ikasleak hasi dira programazioaren, elektronikaren eta teknologia berrien munduan. Primeran pasatu dute! Irrikitan daude esperientzia errepikatzeko!

Orriak