Euskera

Bikoteka Irakurtzen proiektuaren aurkezpena familiei

Joan den astean "Bikoteka Irakurtzen" proiektua azaldu zen LHko 3. eta 4. mailako gurasoei. Azken ikasturte hauetan, proiektuan buru belarri gabiltza gure ikasleen irakurmen konpetentzia hobetzeko.

Eskerrik asko etortzeagatik eta Bikoteka Irakurtzen aurrera eramaten laguntzeagatik!

Proiektuak HH eta LHko geletan

Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleek hirugarren ebaluazioan egindako proiektuak aurkeztu dituzte gurasoen aurrean. Jardunaldia oso interesgarria izan da gurasoak ikasgeletan sartu ahal izan direlako ikusteko zelan egiten duten lan euren seme-alabek. Ikasleek emozioz jaso dute gurasoen bisita. Ekintza hau oso interesgarria da. Alde batetik, proiektuetako ikaste prozesua oso eraginkorra delako, eta bestetik, ikasketan gurasoek duten interesa ikustarazten zaie ikasleei. Beraz, eskerrik asko gurasoei etorri izanagatik gurekin egun honetaz gozatzera!
 

Bokazio astea LHn

Joan den astean ospatu egin genuen Bokazio astea ikastetxean, eta programatutako jarduera desberdinen artean, Gaizkak kontatu zizkigun bere abenturak Peruko ohianean indigenekin. Asko gozatu genuen bere kontakizunak, argazkiak eta ehiza egiteko tresnekin.
 

LH 1. mailako ikasleak, animaliez inguraturik Basondon

LH 1. mailako ikasleekin Basondora joan gara. Animalia ugari ikusteko aukera bikaina izan dugu: orkatzak, basurdeak, oreinak, katamotzak, otsoak, bisonteak... Egun eguzkitsua gozatu ahal izan genuen eta primeran pasatu.
 

Erromako hiru irakasle Jadon

Aurreko ikasturtean Erasmus + proiektuan parte hartzeko izena eman genuen, eta Jado onartu zuten atzerriko irakasleekin elkarlanean hasteko; hortaz, aurten Erromatik etorri dira Anna Rita, Bárbara eta Franchesca gurekin, Lehen Hezkuntzan, lan egitera eta esperientziak konpartitzera. Urriaren 23tik daude gurean eta gaur, azaroak 3, beren azken eguna da Jadon.