Informazioak 2020/2021 Ikasturtea
Esteka hauetan 2020/2021 ikasturteko informazioak aurkituko dituzue:
Esteka hauetan 2020/2021 ikasturteko informazioak aurkituko dituzue:
Jadoko lau ikasle Ipuin, Narrazio eta Bertsopaper Lehiaketako irabazleen artean daude. Ipuingintzari dagokionez, Iraia Vallek eta Maialen Gregoriok A mailan (7-11 urtekoak) lortu dute saria, eta, B kategorian (12-14 urtekoak), Paula Ortega izan da sariduna. Idatzizko Bertsogintzan, Naiala Dobarenen lanak ere lortu du epaimahiaren onespena. Gure ikasleek saria jasoko dute herriko beste ikasle batzuekin batera. Erandioko Euskara Zerbitzuak azaldu duenez, ez da “sailkapenik egin” eta “kategoria bakoitzean lanik onenak sarituak izan dira”. Zorionak!
Jado Ikastetxeak, Haur Eskolako urtebeteko gelan, matrikulazio epea berriro zabaldu du 2020-21 ikasturterako.
Seme-alabak gure ikastetxeko urtebeteko gelan eskolatu nahi dituzten familiek ikastetxearekin harremanetan jartzeko zenbait aukera dauzkate:
Jado Ikastetxea... Zatoz Gurekin!
Koronabirusaren ondoriozko itxialdian gauden arren, Euskaraldiarekin bat egin nahi izan dugu Jadon. Bideo hau da geure ekarpena, geure ikasle barik ezinezkoa izango zatekeena; hortaz, une honetan, euren esku-hartzea eskertu nahi dugu bereziki, guztiok bizi ditugun zailtasunen gainetik, berriro ere hor egon direlako laguntzeko prest.
Ondo izan eta eutsi goiari!
Ikastetxean ez gara geldituko. Badakigu ezberdina izango dela, baina ahal dugun guztirako egongo gara hor.
Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako koordinazioetatik, egun hauetan komunikazio-atariaren eta/edo posta elektronikoaren bidez egin beharreko lana bidali zaie familiei.
Etxean ikasi behar baduzu, saia zaitez aholku hauek jarraitzen.
Animo!
Jadon, LH.5 eta 6.mailetan eta DBHn, Emakume Zientzialarien Eguna ospatzen dugu! Zorionak!
Siguiendo las líneas estratégicas de nuestro proyecto educativo y siguiendo nuestra apuesta por la innovación, después de dos años, en Jado Ikastetxea hemos implantado la Robótica y la programación, desde infantil hasta secundaria, como área de aprendizaje.
Datorren larunbatean, urtarrilak 18, 11:30ean ate irekiak izango ditugu berriro. Aukera paregabea izango da Jado Ikastetxearen hezkuntza proiektua ezagutzeko: haurtzaindegia, hezkuntza eskaintza, ikasketa metodologia, instalazioak, irakasleak... Umeekin etorri nahi baduzue haurreskolako zerbitzua egongo da!
Atseginez artatuko zaituztegu gure ikastetxean, zuen seme-alaben heziketarako eta garapenerako eskaini dezakegun guztia bertatik bertara ikusi ahal izango duzue.
Haur eta nerabe guztiek euren eskubideak dituzte , eta batez ere , hezkuntza, bizitza eta osasunerako eskubidea, ura eta elikadura izateko eskubidea baita identitatea izateko eskubidea ere. Honetaz aritu gara aste honetan ikasle eta irakasleok. Egunero hausnarketarako momentuak izan ditugu eta ostiralean guztiok izan dugu ospakizunerako tarte bat.
Aurtengo lema “Denak eguzkipean”
Jadotarrok gure konpromisoa adierazi dugu umeen eskubideak defendatzeko, bereziki, gehien behar dituztenak.
Azaroaren 25a, emakumeen kontrako mota guztietako indarkeria gaitzesteaz gain, indarkeria sortzen duten agente eta egitura guztiak gaitzesteko eta aski dela esateko egun bat da.
Beraz, beharrezkoa da indarkeria-adierazpenen arrazoietan sakonduko duen ahalegin bat egitea, emakumeek ekiteko dituzten ahalmenak onartuz, haien erruduntasuna gaitzetsiz eta indarkeria matxistarik gabe bizi ahal izan gaitezen lagunduz. Eta horretarako ezinbestekoa da gure gizarte-ereduaren egitura-aldaketa baten aldeko konpromisoa aurrera eramatea.