Euskera

Bizikidetzarako jardunaldiak Oromiñon

Aste honetan Jadoko Bigarren Hezkuntzako ikasleek elkarbizitza-jardunaldi batean parte hartu dute Oromiñon (Iurreta). 1. eta 3. mailetako ikasleak asteartean izan ziren, eta 2. eta 4. mailetakoak, ostegunean. Jarduera-programaren helburua da norberaren ezagutza sustatzea eta bizikidetza onaren oinarriak aitortzea.

EHUko online hitzaldiak DBHko ikasleentzat

Irailaren 30ean ospatzen den Ikertzaileen Europako Gauaren harira, Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako online hitzaldi batzuetan parte hartzen ari dira egunotan Jadoko DBHko ikasle guztiak.

Hitzaldiak EHUko ikertzaileek ematen dituzte. Gai bakoitzeko adituek gai interesgarriak jorratzen dituzte, hala nola energia berriztagarriak, plastikoak, jasangarritasuna, soinu-kutsadura, klima-aldaketa, elikadura eta nutrizioa…

E!Covid STEAM proiektua, berrikuntzaren bidean

Jadoko DBHko 3. mailako ikasleen E!Covid STEAM proiektua aurkezten dizuegu. Berau burutu dute Covid-19ak Erandion izan duen eragina aztertzeko. Prozesuan, Erandioko Udalaren eta Elhuyar Fundazioaren laguntza izan dugu. Eurei gure esker ona adierazi nahi diegu. Gozatu E!Covid STEAM ezagutuz Jadoren eskutik. Zorionak ikasle guztioi lan itzel honengatik!

Emakumeen Nazioarteko Egunaren aldeko aldarria

Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunaren aldarrikapena egin dugu Jadon. Nahiz eta azken urteotan urratsak egin, oraindik ere ez gara helmugara heldu: generoen berdintasunera. Gure ikasleek hausnarketa egiteko, hainbat jarduera jorratu ditugu mailetan egokituta: goizeko gogoetak, emakumeen testigantza DBHn, Erandioko Udalak antolatutako ekitaldian esku hartzea eta, festa giroan amaitzeko, LIP DUPa.

Guggenheim Museoa bisitatu dugu

DBHko 4. mailako Plastikako ikasleak Guggenheim Museora joan dira "Abstrakzioaren emakumeak" erakusketa ikustera. Jardueraren helburua bikoitza izan da. Alde batetik, artearen abstrakzioarekin lehen harremana izan dute, eta, bestetik, XIX. eta XX. mendeetako (1980ra arte) emakume artisten lana ezagutu ahal izan dute; emakume izate hutsagatik baztertuak izan ziren.

 

Elkarbizitza jardunaldiak Orobion

Pasa den astean DBHko 200 ikasle inguruk Orobioko (Iurreta) aterpetxean elkarbizitza-jardunaldi batzuetan parte hartu dute . Dinamikak beren burua ezagutzea sustatzera eta bizikidetza onaren oinarriak onartzera bideratuta zeuden.

Gainera, TEI bikote berriak sortu dira ikasturte honetarako. Lehen harremana izan da, baina beste jarduera askotan elkar ezagutzeko eta konfiantza hartzeko aukera izango dute.

Bisita Eusko Legebiltzarrera eta Gasteizko Katedralera

Jadoko DBHko 2. mailako ikasleak Gasteizera joan dira Eusko Legebiltzarra eta Katedrala ikustera. Euskal instituzioa ezagutu ahal izan zuten bisita gidatu batean, eta ikasi berton Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkion hainbat kontu eztabaidatu eta onesten direla. Bestalde, Katedralean, berau berritzeko eta kontserbatzeko lanak bertatik-bertara ezagutu ahal izan zituzten. Primeran igaro zuten!

 

Time capsule box

After three years our students have opened their time capsule box. This was a project which they did when they were in 1st year of ESO. They were really excited to find out what they had put inside them. One of them has just realised that his prediction about lessons online (he wrote a prediction about lessons by sKype ) became sadly true.

Orriak