Euskera

Ahozko komunikazioaren lanketa

Erandioko Udaleko Euskara Zerbitzuaren laguntzaz, Jadoko DBHko 4. mailako ikasleek Bikoizketa eta Lokuzio tailer bat burutu dute Euskara irakasgaian. Ahozko komunikazioa landu dute ikuspuntu profesional batetik, eta hona hemen lanaren emaitzak: irrati saio bat, Modern Family eta Monstruos SA filmen bikoizketa eta Robofish iragarkiaren produkzioa.  Zorionak!

BIDEOAK:

Kirol jardunaldia Logroñon

Jadoko DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleak Logroñora (Errioxa) joan ziren asteburuan, maristen kirol jardunaldian parte hartzera. Aurtengo leloa "Entzun: jolastu!" izan da. Egunean zehar, zenbait kirol lehiaketa (saskibaloia, futbola…) egon ziren, baina garrantzitsuena ez zen lehiatzea, kirolari esker eguneko elkarbizitza baizik.

1. eta 3. sariak Erandioko Bookbideo Lehiaketan

Sormena, irudimena eta ikus-entzunezko baliabideetarako gaitasuna erakutsi dute gure ikasleek Erandioko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatzen duen Bookbideo Lehiaketan. DBHko 3. mailako ikasleek 1. eta 3. sariak irabazi dituzte Ezekiel nora ezean eleberriaren inguruko lanengatik. Jadoko saridunak Naiala Dobaran, Laia Landa, Maialen Miguez, Diana Komarenko, Aingeru Fuentes, Aimar Gonzalez eta Alain Pellon dira. Zorionak!
   
 

Drogak prebenitzeko programa

Adikzio aurretik programaren barruan, Jadoko DBHko 3. mailako ikasleek bigarren filma, Fight girl, ikusi dute Merkatu Zaharrean. Programa horren helburua drogen kontsumoaren prebentzioa da. Filma ikusi ondoren, tutoretzan jarraituko du lanak. Bertan ikasleek protagonistaren gorabeherei buruzko hausnarketa egingo dute, berak kirolean bere bizitza kontrolatzen ikasteko bide bat aurkitzen baitu.

Bisita Eusko Legebiltzarrera eta Gasteizko Katedralera

Jadoko DBHko 2. mailako ikasleak Gasteizera joan dira Eusko Legebiltzarra eta Katedrala ikustera. Euskal instituzioa ezagutu ahal izan zuten bisita gidatu batean, eta ikasi berton Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkion hainbat kontu eztabaidatu eta onesten direla. Bestalde, Katedralean, berau berritzeko eta kontserbatzeko lanak bertatik-bertara ezagutu ahal izan zituzten. Primeran igaro zuten!

Beldur Barik Lehiaketa irabazi dugu

DBHko 4. mailako zenbait ikaslek irabazi dute Beldur Barik programaren lehen saria, 15-17 urteko kategorian, GURE GORPUTZAK GUREAK OTE DIRA? ikus-entzunezko lanagatik, non salatzen diren hala emakumearen “hipersexualizazioa” arrakastaren erakusleiho gisa nola edertasun-kanon batzuen etengabeko inposaketa, XXI. mendean ere.

Zelulen ezagutza mikroskopio optikoz

Biologia eta Geologia irakasgaian, izaki bizidunen antolakuntzaren barnean, zelularen atalak behatu ditugu DBHko 3. mailan. Horretarako, aho mukosaren zelulak tindatu dituzte eta mikroskopio optikoz aritu dira bere atalak bereizteko (mintz plasmatikoa, nukleoa eta zitoplasma).

Bizikidetzarako jardunaldiak Oromiñon

Aste honetan Jadoko Bigarren Hezkuntzako ikasleek elkarbizitza-jardunaldi batean parte hartu dute Oromiñon (Iurreta). 1. eta 3. mailetako ikasleak asteartean izan ziren, eta 2. eta 4. mailetakoak, ostegunean. Jarduera-programaren helburua da norberaren ezagutza sustatzea eta bizikidetza onaren oinarriak aitortzea.

EHUko online hitzaldiak DBHko ikasleentzat

Irailaren 30ean ospatzen den Ikertzaileen Europako Gauaren harira, Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako online hitzaldi batzuetan parte hartzen ari dira egunotan Jadoko DBHko ikasle guztiak.

Hitzaldiak EHUko ikertzaileek ematen dituzte. Gai bakoitzeko adituek gai interesgarriak jorratzen dituzte, hala nola energia berriztagarriak, plastikoak, jasangarritasuna, soinu-kutsadura, klima-aldaketa, elikadura eta nutrizioa…

E!Covid STEAM proiektua, berrikuntzaren bidean

Jadoko DBHko 3. mailako ikasleen E!Covid STEAM proiektua aurkezten dizuegu. Berau burutu dute Covid-19ak Erandion izan duen eragina aztertzeko. Prozesuan, Erandioko Udalaren eta Elhuyar Fundazioaren laguntza izan dugu. Eurei gure esker ona adierazi nahi diegu. Gozatu E!Covid STEAM ezagutuz Jadoren eskutik. Zorionak ikasle guztioi lan itzel honengatik!

Orriak