Gaztelera

LH 6. mailako ikasleak Poloniatik itzuli dira

Jadoko Lehen Hezkuntzako 6. mailako 39 ikaslek Poloniako egonaldia gozatu dute Erasmus+ programaren barruan. Maiatzaren 28tik ekainaren 3ra bitartean garatutako planean, ingelesezko praktika akademikoak eta tailerrak ez ezik, kirol jarduerak ere egin dituzte Rydułtowyko ikasleekin. Herri hau Poloniaren hegoaldean dago. Ingurua ezagutu ahal izateko, Jadoko haurrek zenbait txango ere egin dute, Wieliczkako gatz-meategira eta Krakoviara. Hiri honetako erdigune historikoa Gizateriaren Ondarea da, Unescoren deklarazioaren arabera.

Estralurtarrak al gara?

5. mailako ikasleek "Estralurtarrak al gara?" proiektua amaitu dute. Proiektu honetan ikasi dugu nola ere bizitza egon ahal den begi-bistaz ikusi ahal ez ditugun lekuetan. Batez ere, bost erreinuak eta landare zelula eta animali zelula sakon landu ditugu. Bestalde, proiektua amaitzeko gidoi bat prestatu dugu egin ditugun ariketa guztiak deskribatzen eta kameraren aurrean grabatu gara. Prest al zaudete emaitza ikusteko?

Gure ikaslea Joel Espainako Roller Freestyle Txapleketan

Lehen Hezkuntzako ikasleak, JOEL MARTINEZ, Espainiako II. Roller Freestyle 2018 txapelketan parte hartu zuen pasa den asteburuan, urriak 12 eta 13, La Nucía (Alicanten).

6. postua lortu zuen 14 urtetik beherakoentzako mailan.

ZORIONAK JOEL!!

Txikienen futbol taldeak kopa altxatu du!

Gure txikienen futbol taldea Trapagaraneko Franciscanas de Montpellier Ikastetxeko Areto-Futbol Txapelketan hirugarren postuan sailkatu da. Taldea Eskolaz Kanpoko Jardueren programan sartuta dago, Jadoko IGEk bultzatzen duena. Zorionak, talde, eta gozatu kirolaz!