Gaztelera

Azken ospakizuna Aste Santuko oporrak hasi baino lehen

Aste Santuko oporrak hasi baino lehen, Jadon egun berezia ospatu dugu. Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan ikasleak mozorrotuta etorri dira eta dantzaldia izan dute. DBHn, ordea, Kirol Eguna izan dugu. Irakasleok ikasleen kontrako partida ere jokatu dugu saskibaloi eta futbol-areto finaletan. Primeran pasatu dugu bai Dantzaldian bai Kirol Egunean. Oporretan ondo pasa dezazuela opa nahi dizuegu. Apirilaren 9an egongo gara!

Bazkari solidarioa

Bazkari solidario batean parte hartu zuten Jado Ikastetxeko ikasleek, otsailaren 23an. Ekintzaren helburua SED Gobernuz Kanpoko Erakundeak (GKE) Bangladeshen garatzen duen proiekturako dirua biltzea izan zen. Horrezaz gainera, behartsuekiko elkartasunak gure gizartean duen garrantziaz hausnarketa egin zuten ikasleek klasean.

Agate Deunaren ospakizuna

Jado Ikastetxeko Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasle gehienak zentroan bertan geratu ziren Agate Deunaren ospakizunean abesteko, makilaz lagunduta. Gure ikasle guztiek Erandioko Udaletxe aurreko enparantzan abestuko zutela aurreikusita bazegoen ere, azkenean, euria zela eta, bakan nagusi batzuk bertaratu ziren. Horrela ikastetxearen emanaldi nagusia Jadoko frontoian ospatu zen.

Bizkaiko Elikagaien Bankuaren gutuna

Jadoko 4. mailako ikasleek janaria bildu zuten, abenduan, Bizkaiko Elikagaien Bankuak bultzatu zuen kanpaina baten baitan. Elkarte honek honako gutuna bidali digu egindako lana eskertuz. Halako ekimenak babesteko zabalik ditugu ateak Jadon, behartsuenen alde.

Jaun andere agurgarriak:

Orriak