Gaztelera

Ongi etorri!

Ongi etorri! Udako oporren ondoren, ilusioz hartu gura zaituztegu 2024-25 ikasturtean, Jado ikastetxearen ia ehun urteko historian etapa berri baten hasiera baita. Ikasturte berri honetako erronkei aurre egiteko eta gure Hezkuntza Proiektua arrakastaz garatzeko dugun gogoa helarazi nahi dizuegu. Eta, beti legez, familien lankidetza izatea espero dugu zuen seme-alabei hazkunde pertsonal, sozial eta akademikoan laguntzeko. Horixe da gure betekizuna.

Agenda 2030eko Udal Foroan

Aurreko ikasturteetan bezala, Jadoko ikasleen ordezkaritza batek eskola-foroan parte hartu zuen inguruko beste ikastetxe batzuekin batera. Ondoren, alkateak harrera egin zien udal-foroan. Ikasleek euren proposamenak helarazi zizkioten alkatetzari eta ikastetxean burutzen diren 2030 Agenda proiektua aurkeztu zuten.

Poloniako ikasleak Jadora etorri dira Erasmus+ programaren barruan

Erasmus+ programari esker, aste honetan Rydultowyko (Polonia) ikasleak hartzen ditugu. Joan den ikasturtean, Jadoko Lehen Hezkuntzako 6. mailako 39 ikaslek antzeko egonaldia izan zuten Polonian. Horrela, DBHko 1. maila egiten ari den talde honek ongietorria eman die gaur poloniarrei. Gure ikastetxea ezagutzeaz gain, programak zenbait tailer eta jarduera (euskal kirolak eta talo dastaketa, kasu) jasotzen ditu. Halaber, Erandio eta gure ingurunea ezagutzeko aukera izan dezaten irteera batzuk ere egingo ditugu Poloniako ikasleekin.

Korrika badator!

Bihar dugu hitzordua! Euskal Herri osoa zeharkatzen duen euskararen aldeko lasterketa Erandiora helduko da goizean. Astrabuduan (9:09ean) sartu eta Altzagara etorriko da hemendik ErandioGoikorantz joateko. Horren berri emateko Jadotxo gonbidatu dugu Jadoren irratsaioan. Ez galdu entzuteko aukera! Bihar jadotarrok, erandioztarrok, Korrikarekin bat egingo dugu. Harro herri!

https://go.ivoox.com/rf/126220475

Gure postalak Gabonak zoriontzeko

Zirrara, irudimena, koloreen dirdira, izugarrizko sormena… Hauxe guztia dugu gure ikasleek egin dituzten gabon postaletan. Lehiaketak utzi dizkigu bost irabazle: Ander Ruiz (Haur Eskola), Eyra Azkarateaskasua (Haur Hezkuntza), Uxune Caballero (Lehen Hezkuntzako 1-2-3), June San Millan (Lehen Hezkuntzako 4-5-6) eta Ibone Mentxaka (DBH). Hautaketa ez da erraza izan, ikasleek margoturiko postal ugari kalitate handikoak baitira eta merezimendu osoz lehiaketa irabaz zezaketen.

“Zaindu planeta” lehiaketa

Agenda 2030etik, aurten ere, birziklatutako materialarekin jostailu bat diseinatzeko lehiaketa bat antolatu dugu, birziklatzeak ingurumena zaintzeko duen garrantziaz kontzientziatzeko. Era berean, gustatuko litzaiguke ikasleek beren irudimen-ahalmen guztia bultzatzea.
Lehiaketarako jostailuak ekainaren 10a baino lehen edo Tartangako edo Geltokiko idazkaritzan entregatu ahal izango dira.
Eskerrik asko aldez aurretik parte hartzeagatik eta zuen seme-alabekin jostailu politak egitera animatzeagatik!
 

Jado, «STEAM Reference School» zilarrezko mailan!

Jado «STEAM Reference School» da zilarrezko mailan. Sari hori jaso dugu metodologia berri hau ezartzeko egindako lanaren aitorpen gisa. STEAM metodologiaren ingelesezko siglek Zientziak, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika irakasgaiak biltzen dituzte.
Asmo handiko proiektua da STEAM, baita Europa Batasunean erreferentea ere, hainbat ikasgairen irakaskuntzan dituen onurengatik:

Orriak