Gaztelera

Psikomotrizitatearen garapena jolastuz parkean

Aste honetan eguraldi ederra egiten duenez gero, gure ikasle txikienak gehiagotan kalera atera dira. Berton ondo pasatzen dute eta, bide batez, psikomotrizitatea lantzen dute.
 
 

Zentzumen-tailerra urtebeteko gelan

Zentzumen-tailerra prestatu dugu Haur Eskolako urtebeteko gelan. Jardun honek honako helburua du: ukimen bitartez, testurak nahastea eta berauez gozatzea. Horrela ume txikiak badoaz materialak ezagutuz eta beren jakinmina garatuz. Esan gabe doa, ikasteaz gainera, primeran pasatu dutela.
 

Jakinmina piztuz doa Haur Eskola

Haur Eskolan joko heuristikoa egin dugu berriz umeen jakinmina piztu eta garatzeko. Oraingoan oso ondo igaro dugu eguneroko tresnak ezagutuz eta psikomotrizitate fina landuz gauzen bitartez.

 

 

 

Haur Eskolako tailerrak

Haur Eskolan primeran pasatu dugu. Tailerrak egin ditugu umetxoekin eta helburuak bete: ondo pasatu dugu, umeen psikomotrizitate fina landu dugu eta, Haur Eskolan, egun guztiak ikasteko jai direla erakutsi dugu.