Gaztelera

Abentura-kirolak Bertizko ingurune naturalean DBHko 1. mailarako

Jadoko DBHko 1. mailako ikasleek Bertizen (Nafarroa) gozatzeko aukera izan dute naturan zeharo murgilduta hiru egunez. Nafarroako inguru zoragarri hartan zenbait abentura-kirol egin dituzte, hala nola via ferrataren eskalada, piraguismo eta tirolina. Horrez gain, bertoko kultura eta euskararen ezagutzeko parada izan dute.

Yolanda Arrieta idazleak ipuinaren sekretuak argitu dizkigu

Yolanda Arrieta idazleak ipuin tailerra eman du Jadon DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleentzat. Hainbat jardueraren bidez, erakutsi die nola beren bizi-esperientziak, irudimena, emozioak eta bost zentzumenak diren sormena askatzeko eta ipuin bat idazteko eskura dituzten baliabide nagusietako batzuk. Yolanda Arrietak 2015eko Euskadi Literatura Saria jaso zuen Haur eta Gazte Literaturan, Argiaren alaba lanarekin. Erandioko Udaleko Euskara Zerbitzuaren programa bati esker posible izan da orain Jadon egotea.

Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa Venezuelako komunitate batekin

2020-21 ikasturtean Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa sustatzen duen proiektua martxan jarri dugu aurrera pausu bat emanez eta gure ikasleen ikasketa prozesua osotuz. Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa gaitasun eta baloreen ikasketa uztartzen duen metodologia da, asmo pedagogikoak eta solidarioak batzen dituena.

Hizkuntza-ikastaroak atzerrian - 2019ko uda

Irlandan, Erresuma Batuan, Frantzian eta Alemanian, egonaldi eta ikastaroak egiteko eskaintza, udan. Plaza horiek deitzen dira, EAEko funts publikoz sostengatzen diren ikastetxetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. maila eta Batxilergoko 1. eta 2. maila ikasten duten ikasleentzat

 

Elkarbizitzarako jardunaldiak Oromiñon

DBHko 200 ikasle inguruk esku hartu dute elkarbizitzarako jardunaldian, Oñobiko ostatu maristan. Bertan jarduera ezberdinak egin ziren, bai eta ikasleriaren adinaren araberakoak ere. Helburuei dagokienez, honako hauek ziren, besteak beste: norberaren barneko ezaguera bultzatzea eta taldearen ezagutza jorratzea, beti ere hausnarketaren bidez.

Asier Benayas Euskal Herriko Igeriketa Txapelketan lehiatuko da

 

Asier Benayasek, Jadoko DBHko 3. Mailako ikasleak, Euskal Herriko Udako Igeriketa Txapelketa Nagusian hartuko du parte, Gasteizko Mendizorrotzako instalazioetan, ekainaren 24an. 50 eta 100 metro libre probetan lehiatuko da, gutxieneko marka lortu ostean, maiatzaren 26an, Portugaleten.

Euskal Museorako bisita

DBHko Bideoz Blai lehiaketako 14 saridunek Bilboko Euskal Museoa bisitatu dute. Irteeran Euskaltzaindiaren egoitzara eta Erriberako azokara ere joan dira. Lau mailetako 14 ikasle hauek irabazi dute “Bideoz Blai” lehiaketa, bideo bat eginez, euskararen erabilera suspertzeko Euskal Hizkuntzaren Nazioarteko Egunaren ospakizunerako. Saria Normalkuntza Batzordeak bultzatu du.

Orriak