DBH 4ko ikasturtea aurrera doa eta dagoeneko 2020/2021 ikasturteari begira gaude. 4. mailakoek azken urtea dute gure ikastetxean eta datorren ikasturtean zer egin nahi duten erabaki behar dute. Erabaki zaila, zalantzarik gabe, eta hortxe egon behar dugu euren bidean lagun. Ikastetxeak une horretarako hainbat jarduera jartzen ditu abian, hala nola, tutoretza saioak, auto-ezagutzarako galdetegiak…Hori dela eta, ikastetxeko orientatzailearekin eta tutoreekin gaia lantzen hasi dira.

Eta orain, zer ikasi nahi dut?

Hona hemen erabiliko duten materiala eta egingo dituzten ekintzak:

  • Orienta programa landu
  • Eta orain zer? Aurkezpena ikusi
  • Gaitasun frogak eta galdetegiak bete
  • Prestakuntza eta Orientazio Akademikoko Azokara bisita (Lanbide heziketa Erandion)
  • Hainbat bisita beste ikastetxeetara (Lanbide Heziketa, institutoa)
  • Bilerak orientatzailearekin eta tutorearekin
  • Ikastetxeko gurasoen lanbideen lekukoak entzutea
  • Erandioko Lanbide Heziketak proposatutako “laneratzea” ikastaroan parte hartzea
  • Ikasle bakoitzak bere orientazio koadernoa izango du
  • Gurasoentzako bilera berezia, beste ikastetxeetako batxilergoko eta lanbide heziketako koordinatzaileekin.

Guzti hau landu eta gero nahi duten gurasoek, ikastetxeko orientatzailearekin eta tutorearekin bilera bat eskatu dezakete.