Gure ikasleren hezkuntza integrala eta kalitatezkoa lortzeko beharrezkoa den bitartekaria da orientazio departamendua, eta horretarako ikasle irakasle eta gurasoei beharrezkoa zaien laguntza eskaintzen diogu:

  • Tutore eta gurasoak aholkatu.
  • Irakasle eta gurasoekin elkarlanean aritu.
  • Guraso, irakasle eta ikasleen artean informazioa zabaldu.

Ikasleen aniztasuna kontutan izanik kasuan kasuko erantzuna ematen ahalegintzen gara: orientazio akademiko-profesionala, hezkuntza behar berezikoei laguntza egokiak, errefortzuak, dibertsifikazioa,…

Irakasleen hezkuntza jardueran sortutako arazo eta kezkei aholku eman, hezkuntza proiektu eta proiektu kurrikularraren garapenean orientatu, tutoretza plana egin eta koordinatu, beharrezkoak diren egokitzapen kurrikularrak adostu, behar berezidun ikasleei trataera zehatza eskaini,…

Gurasoen eskaerak bideratu, neurriak adostu eta koordinatu, bakarka edo tutorearekin batera bere seme-alaben heziketa prozesuaren berri eman eta jarraipena egin,…

Barne antolaketan parte hartu, ikastetxez kanpoko profesional ezberdinak koordinatu eta beharrezkoak diren baliabideen eskaerak bideratu.

Honekin batera, irakaskuntza prozesu osoan hobekuntzak proposatu eta sortzen diren berrikuntza pedagogikoen berri eman.