• BERDINEN ARTEKO TUTORETZA (BAT)

    Hezkuntza-komunitate osoa inplikatzen duen bizikidetza-programa instituzionala, eskola-integrazioa hobetzera eta eskola inklusibo eta ez-bortitz baten alde lan egitera bideratua, berdinen arteko harremanak atseginagoak izan daitezen bultzatuta, ikastetxeko giroa eta kultura hobetzeko edo aldatzeko, bizikidetzari, gatazkari eta indarkeriari dagokionez (fisikoa, emozionala edo psikologikoa). Berdinen arteko tutoretza emozionalean oinarritzen da, non errespetua, enpatia eta konpromisoa baitira haiek ikastetxeetan garatzeko oinarrizko zutabeak. Lehen Hezkuntzan, 6. mailako ikasleak 5. mailakoen tutore emozionalak dira.
     

  • NATIVE

    LH 6.mailan, ikasturte bakoitzean ingelesezko hiztunen laguntza izaten dugu, atzerriko hizkuntzan komunikatzeko gaitasuna garatzen laguntzeko, ahozko adierazpena indartuz eta motibatuz. Horrez gain, jatorrizko herrialdeetako esperientziak eta kultura ere ekartzen dituzte, eta oso saio motibagarriak izaten dira ikasleentzat.
     

  • IKASKUNTZA KOOPERATIBOA (IK)

    Ikaskuntza kooperatiboa talde-lanean oinarritzen den metodologia da, eta helburua ezagutza eraikitzea eta gaitasun eta trebetasun sozialak lortzea da. Eredu horren arabera, taldearen arrakasta kide bakoitzaren baliozko ekarpenarekin baino ezin da lortu, eta, beraz, guztiek beren ezagutza eta lana eskaini behar dituzte.
     

  • BIKOTEKA IRAKURTZEN

    Proiektu hau hainbat hizkuntzatan garatzen da Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6.era, irakurzaletasuna sortzeko eta irakurmena hobetzeko. Aurretik etxean lantzen diren testu motak erabiltzen dira, familiekin elkarlanean.

     

  • 1X1 PROIEKTUA

    Eusko Jaurlaritzaren Sare Hezkuntza proiektuaren barruan, gaitasun digitala garatzen laguntzen du, gure eguneroko bizitzan ezinbesteko baliabide bihurtzeaz gain (Interneterako sarbidea eta hainbat programa eta aplikazio…), gure ikasleak etorkizuneko erronkei aurre egiteko prestatzen ditu.
     

  • ANTZERKIA ETA BERTSOLARITZA

    Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetan astero egiten diren tailerrak, Erandioko Udaleko Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean, adimen anitzak eta euskarazko hizkuntza-gaitasuna garatzen laguntzeko.

     

  • PROIEKTUETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA (POI)

    Disziplina arteko metodologia berritzaile eta aktiboa, talde-lana sustatzen duena, errutinak eta pentsamendu-trebetasunak lantzen dituena, adimen anitzak garatzen dituena eta oinarrizko gaitasunen garapena bermatzen duena. Ikasleak dira beren ikaskuntza-prozesuaren protagonista, eta beren autonomia eta erantzukizuna garatzen dute. Pentsamendu kritikoa eta elkarlana garatzen ditu, arlo desberdinetan ikasitakoa bizitza errealeko egoeretan aplikatzen lagunduz.
     

  • ROBOTIKA ETA PROGRAMAZIOA

    Hezkuntza-robotika eta programazioa eta  ikasleen ekimenean eta jabekuntzan oinarritutako ikaskuntza-ingurunetzat hartzen ditugu. Robotak sortu eta programatzetik askoz harago doa, pentsamendu logikoa, arazoen ebazpena eta talde-lana sustatzen baititu baliabide teknologikoen bidez.

    Oso motibagarria da ikasleentzat, eta ikasteko modu erakargarri eta berritzailea da, beste irakasgaien ezagutzak praktikan jarriz, STEAM kultura sustatuz.

     

  • WU WEI PROIEKTUA

    Gure proiektu propioarekin prozesuak bultzatzen ditugu, eta bitartekoak ematen ditugu, hainbat dinamikaren ata lasaitasun txokoaren bidez barnekotasuna, emozioak eta balioak landu ahal izateko.