Ikasleen Gurasoen Elkartea (IGE) Jado Ikastetxean matrikulatutako seme-alaben gurasoek osatutako talde bat da eta hezkuntza proiektua garatzen laguntzea du helburu nagusi. Hezkuntza-erkidegoaren zati denez gero, Eskola Kontseilurako bere ordezkariak aukeratzen ditu IGEk, eta berorrek aurrez onetsitako estatutuen arabera jarduten du.

HELBURU OROKORRAK

  • Ikastetxearen hezkuntza-jardueretan parte hartzea eta laguntzea.
  • Gurasoek ikastetxearen kudeaketan parte hartu dezaten bultzatzea.
  • Ikasleen gurasoen ordezkaritza erraztea Eskola Kontseiluan.
  • Ikaslegoaren erabateko formakuntzaren eta bere nortasunaren garapenaren aldeko jarduerak sustatzea eta laguntzea.
  • Formakuntza jarduera osagarriak antolatzea.
  • Eskolaz kanpoko ekintzak sustatzea.
  • Familien eta ikastetxearen beharren artean modu aktiboan jardutea.
     

BATZORDEA

Gure elkartean era desinteresatuan aritzen diren zenbait guraso daude, eguneroko bizitzaren jarduerek libre uzten dieten denbora musutruk ematen dutenak. Gure elkartea askea eta anitza izateaz gain, bazkideek proposatutako ekimenei eta proiektuei irekita dago.

Anima zaitez parte hartzera!

  • Eskubide hau erabiltzean ikastetxearen bizitzan parte hartzen dugulako.
  • IGE-n parte hartzea eredu bihur daiteke gure seme-alabentzat, beren garapena eta biharko gizartearekiko konpromisoa bultzatzeko.
  • IGE-k eskolaz kanpoko ekintzak eta jai ezberdinak antolatzen dituelako, non ikasleek eskolan denok parte hartzen dugula ikus dezaketen.
     

KUOTA

IGEko kuota, familia bakoitzeko 2021/2022 ikasturtean:

  • Familia seme-alaba 1ekin -> 25€
  • Familia seme-alaba 2rekin -> 40€
  • Familia seme-alaba 3rekin -> 50€
     

KONTAKTUA

IGErekin harremanetan jartzeko kontaktua:


2021/22 IKASTURTEAN EGINGO DIREN JARDUERAK ETA ZERBITZUAK

ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK:Eskolaz kanpoko jarduerak oso-osorik finantzatzen dira horietako bakoitzean parte hartzen dutenen kuotekin eta erakunde publikoetatik lor daitezkeen diru-laguntza eta lankidetzekin:

  • Mekanografia.
  • Ingelesa.
  • Kitsune.
  • Dantza.
  • Taekwon-Do.
  • Saskibaloia / Saskibaloiko Eskola.

ZERBITZUAK: Bazkideen kuotak, besteak beste, zerbitzu hauetarako erabiliko dira:

  • Liburutegia (HH2 - HH5): Haur Hezkuntzako ikasleen familiei ikastetxean liburutegia berritzeko egiten zaien diru-laguntza: 6,00 € ikasle eta ikasturteko.
  • Ikastetxeko txandalaren serigrafia
  • Inauterietako jaia
  • Ikasturte amaierako jaia: bildutako dirua DBH 3ko ikasleei ematen zaie ikasketa-bidaiarako
  • Gabonetako postalen lehiaketako sariak 
  • Gaua pasatzeko txangoak: kostu osoaren ehuneko bat ordainduko da.
  • HH2 urteko txangoa: kostu osoaren ehuneko bat ordainduko da.
  • Elkarbizitzetan: deskontua
  • DBH 4ko orla: zati bat lagunduko da diruz
  • Ikastetxeari laguntzea behar bat dagoenean: hezkuntzako materiala, kirol-materiala…
  • Elkarbizitza/ikastetxeko jaian laguntzea
  • Ikasturteetan zehar jarduera berezi batzuk egingo dira