Eskola itundua da Jado Ikastetxea, zeinaren entitate titularra Jado Fundazioa den. Maristen ildo pedagogikoa jarraitzen du, eta beronek paregabeko izaera ematen dio udalerrian. Gaur egun bi eraikin ditu, Tartanga eta Geltoki kaleetan kokaturik.


Familiak eta langileak

Ikasle gehienak Erandion berton bizi dira, baina gurean beste udalerri batzuetan bizi direnak ere badaude. Guztira, 700 ikasle inguru dira. Langileei dagokienez, irakasleen eta irakaskuntzaz apartekoen artean, 60 profesional inguruk dihardute Jado Ikastetxean.


Hezkuntza-eskaintza

1. urtetik 16ra bitartekoa da, alegia, Haurtzaindegitik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzara arte.


Hizkuntza-eredua

Erandioko egoera soziolinguistikoa kontuan izanda, D eredutik hirueleaniztasun eredua ezarri du Jado Ikastetxeak, euskararen irakaskuntza bultzatzeko. Halaber, ikasgai guztien irakaskuntzan euskara, gaztelera eta ingelesa daude integraturik.


Bestelako jarduerak

Eskolaz kanpoko ekintzak eta Udako jarduerak antolatu ohi dira, beti ere ikasleen beharrak kontuan hartuz. Berauek guztiak Ikasturteko gidan aurreikusita daude.


Antolakuntza

Gure antolaketa eredua proiektu eta prozesu-sistema batean oinarritzen da (EFQM modeloa, zeinean 2013an Zilarrezko Q lortu genuen). Eskolaren funtzionamendua BEA izenekoaren araberakoa da (Barne Erregimeneko Arautegia eta funtzioei buruzko eskuliburua).