Ikastetxeak badaki familia batzuentzat ez dela erraza familiako eta ikastetxeko bizitza uztartzea. Ondorioz, Haur eta Lehen Hezkuntzako (1. eta 2. zikloa) ikasleei "Goiztiarrentzako gela "eskaintzen die. Ikasgela horretan, begirale batek arreta eskaintzen die umeei goizeko 07:30etatik eskolako ordua hasi arte. (2020/2021 ikasturtetik aurrera).

Zerbitzu hori modu jarraituan egin daiteke, eta baita aldian behin, familia batek zerbitzua erabili behar duenean, egoera berezietan (egun solteetan) ere.