Zorionak eta urte berri on!

Zirrara, irudimena, koloreen dirdira, izugarrizko sormena… Hauxe guztia dugu gure ikasleek egin dituzten gabon postaletan. Lehiaketak, IGEkoekin batera egindakoak, bost irabazle utzi dizkigu: Paula Ruiz (Haur Eskola), Elaitz Aranzamendi (Haur Hezkuntza), Oihane Sanz (Lehen Hezkuntzako 1-2-3), Marina de Echevarria (Lehen Hezkuntzako 4-5-6) eta Eukene Alonso (DBH). Hautaketa ez da erraza izan, ikasleek margoturiko postal ugari kalitate handikoak baitira eta merezimendu osoz lehiaketa irabaz zezaketen.

Jadon, familia guztioi gure zorionik zintzoena opa dizuegu, Olentzero eta Mari Domingirekin batera!

Categoría: 

Share this post