Zorionak Elaitzi!

Erandion antolatzen diren jardueretan, gure ikasleak parte hartzera animatu ohi ditugu Jadon. Oraingo honetako erronka Haurren aurrean, helduok heldu kanpainako lehiaketarako logo bat marraztean zetzan, eta gure ikasleetako batek, Elaitz Aranzamendik, lehen saria irabazi du Lehen Hezkuntzako 1-3 kategorian.

Haurren aurrean, helduok heldu kanpaina Euskaltzaleen topaguneak eta Euskarak 365 egun elkarteak sustatu dute: “Guraso eta zaintzaileei euren arteko, hau da, helduen arteko, euskararen erabileran eragiteko eta umeekiko hizkuntza eredugarritasuna bultzatzeko ekimena” izan da. Erandion, kanpaina hau Berbotsekin, Udalarekin, ikastetxeekin eta gurasoen elkarteekin elkarlanean burutu da.

Zorionak Elaitzi eta kanpaina honetan parte hartu duzuen guztioi!
 

Share this post