Zibersegurtasunari buruzko hitzaldia DBHko 4. mailan

DBHko 4. mailako ikasleek zibersegurtasunari eta arlo honetako lan-aukerei buruzko hitzaldi bat izan dute ikastetxean. Lehenengo gaia Manu Viota Ertzaintzako Atal Nagusi, Ikerketa Kriminal eta Polizia Judizial operatiboko buruak eman du. Lanbide-orientazioaz, aldiz, Javier Dieguez Zibersegurtasuneko Euskal Zentroko zuzendaria eta Jadoko ikasle ohia mintzatu da. BCSC (ingelesezko siglak) 2017an sortu zuen Eusko Jaurlaritzak Euskadin zibersegurtasuna sustatzearren.
Lehenik eta behin, Sareak dituen arrisku ugariez ohartarazi ostean, berauek saihesteko har daitezkeen prebentzio-neurriak azaldu ditu Viotak. Hainbat alderdi jorratu ditu bere hitzaldian, hala nola Interneti buruzko uste faltsuak, pasahitzak, sare sozialak, smartphoneak, adingabekoen galbideratzea, webgunetako delitu-edukiak eta ziberbullyinga.

Lanbide-orientazioari dagokionez, Javier Dieguezek aukera profesional gisa nabarmendu du zibersegurtasuna. Ildo horretatik, zibersegurtasunarekin lotutako enpresa jarduera motak eta, Euskadin, hain zuzen ere, arlo honek eskaintzen dituen lan aukera anitzak azaldu ditu.

Halaber, bi adituek DBHko ikasleek egindako galderei erantzun diete, kezka eta zalantza oro argituz. Hitzaldian, Carmen Meneses Falcon Comillaseko (Madrilgo) Unibertsitate Pontifikaleko Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateko irakasle laguntzailea eta doktorea ere izan zen. Aditu hau adingabeek pornografian eta prostituzioan duten sarbideari buruzko azterlan bat egiten ari da, Bizkaiko Foru Aldundiak adingabekoak babesteko sustatzen duen proiektu baten baitan.  

Categoría: 

Share this post