Zatoz gure ikastetxea ezagutzera urtarrilaren 18an

Datorren larunbatean, urtarrilak 18, 11:30ean ate irekiak izango ditugu berriro. Aukera paregabea izango da Jado Ikastetxearen hezkuntza proiektua ezagutzeko: haurtzaindegia, hezkuntza eskaintza, ikasketa metodologia, instalazioak, irakasleak... Umeekin etorri nahi baduzue haurreskolako zerbitzua egongo da!

Atseginez artatuko zaituztegu gure ikastetxean, zuen seme-alaben heziketarako eta garapenerako eskaini dezakegun guztia bertatik bertara ikusi ahal izango duzue.

Ez da beharrezkoa adieraztea zatozen ala ez eta nahi baduzu eskatu zuzendaritzarekin banako elkarrizketa gure webgunean (https://jadomaristak.eus/eu/matrikulazioak) edo 94 467 25 58 telefonoan.

Zuen zain gaude!

JADO IKASTETXEAN, HAZI HEZI BIZI! #ZatozGurekin

  • Ikasleenganako banan-banako arreta.
     
  • Eredu euskalduna (D) eta eleanitza.
  • Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza.
  • Adimen anitzak lantzeko metodologiak.
  • Aurkikuntza prozesuetan oinarrituko metodologiak (estimulazio goiztiarra, tailer esperimentala eta joku heurisitikoa).
  • Robotika eta programazioa.
  • Baloreak eta elkarbizitza.

 

 


 

Categoría: 

Share this post