Yolanda Arrieta idazleak ipuinaren sekretuak argitu dizkigu

Yolanda Arrieta idazleak ipuin tailerra eman du Jadon DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleentzat. Hainbat jardueraren bidez, erakutsi die nola beren bizi-esperientziak, irudimena, emozioak eta bost zentzumenak diren sormena askatzeko eta ipuin bat idazteko eskura dituzten baliabide nagusietako batzuk. Yolanda Arrietak 2015eko Euskadi Literatura Saria jaso zuen Haur eta Gazte Literaturan, Argiaren alaba lanarekin. Erandioko Udaleko Euskara Zerbitzuaren programa bati esker posible izan da orain Jadon egotea.

Categoría: 

Share this post