Xabi Hoo abeslariak bere ibilbide profesionalaz hitz egin die gure ikasleei

Xabi Hooren bisita izan dugu Jadon. Musikari, abeslari, musika-irakasle eta hainbat komunikabidetako kolaboratzaile hau DBHko 4. mailako ikasleekin bildu da, bere ibilbide pertsonalari eta profesionalari buruz hitz egiteko. Hitzaldian, Xabi Hook azpimarratu du euskara jakiteak ate asko ireki dizkiola bere karreran; izan ere, berarentzat erabakigarria izan baitzen Musika Hezkuntza unibertsitatean euskaraz ikastea erabaki zuen eguna. Xabi Hooren bisita Erandioko Udaleko Euskara Zerbitzuari eta Nahi dudalako! programari esker izan da posible. Lanbide Heziketan zein Unibertsitatean euskarazko ikasketak sustatzen ditu. Jadon, DBHko 4. mailako ikasleek hainbat arlotako profesionalen esperientziak ezagutzearen alde egiten dugu, etorkizunean ikasketak aukeratzen laguntzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo webgune honetara: https://www.nahidudalako.eus/eu

Categoría: 

Share this post