Urdaibaiko Biosfera Erreserbarako irteera

Jadoko DBH 3. mailako ikasleek Urdaibaiko Biosfera Erreserbarako irteera batean parte hartu dute, ikastetxeko Zientzia Sailak sustatuta. UNESCOk 1984tik babesten duen naturagune hau hurbiletik ezagutzea zen ekimenaren helburua.

Irteeran Sukarrietako pagadia eta Madariaga dorretxeko ekoetxea bisitatu zituzten. Bertan, izaki bizidunen bost erreinuetako irudien bilduma eta bi akuario daude. Gure ikasleek Urdaibaiko ekosistemetan antzinatik izandako aldaketei buruzko dokumental bat ikusi zuten, eta dorrearen begiratokira igotzeko aukera ere izan zuten, gaur egun ekosistema nola dagoen goitik ikusteko.

Jadoko Zientzia Departamentuak programatutako jardueran, erreserbako uren analisia ere egin zuten erreaktiboen bidez. Tenperatura, nitrato, fosfato eta pH gainbegiratu ondoren, gure ikasleek Urdaibaiko uraren kalitatea ona dela ondorioztatu zuten

Categoría: 

Share this post