Umeen zainketa egunsentian hasten den gela

Edozer dela eta, goizean goiz, zuen seme-alabentzako zainketa behar izanez gero, Goiztiarrentzako zerbitzua eskaintzen du Jadok. Bi Begiralek umeak zaintzen dituzte goizeko 07:30etik eskolako ordua hasi arte. Bertan segurtasun eta babes neurri guztiak bermatzen dira. Sartzerakoan eta klasera joaterakoan, eskuak garbitzen dira, besteekiko distantzia mantentzen da, talde burbuiak errespetatzen dira eta, une oro, maskara erabiltzen da. Oso ondo igarotzen dute umeek, filmak, marrazki bizidunak eta bestelako ekoizpenak ikusten dituzten bitartean: Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizunak, Ene Kantak, Goazen,... Ongi etorri GOIZTIARRETARA!!

 

Categoría: 

Share this post