Sukaldean sortzaile Ausolan - Basque Culinary Center

Ausolan Fundazioak eta Ausolanek, Basque Culinary Center-ekin lankidetzan, Sukaldean Sortzaile ekimenaren beste edizio bat jarri dute abian ikastetxeetan. Helburua da gastronomiak duen garrantzia sustatzea eta gazteak gonbidatzea beren aitona-amonen plater klasikoetan oinarritutako errezeta osasungarriak egitera. Ekimena 12 eta 17 urte bitarteko ikasleei zuzenduta dago. Lehiaketan parte hartzeko epea azaroaren 12ra arte egongo da zabalik, SukaldeanSortzaile webgunearen bidez. Ikastetxeek aukera izango dute beren taldeak sortzeko, aitona-amonen errezeta bat sortzeko eta bideo bat grabatzeko. Gainera, platera erabat bukatuta aurkeztu beharko dute. Finala abenduaren 10ean izango da, Basque Culinary Centerren egoitzan.
 

Categoría: 

Share this post