STEAM aintzatespen berria: Steam Reference School URREZKO maila

Edelvives Taldeko aditu-batzorde batek eta hainbat hezkuntza- eta teknologia-erakundek Jado Ikastetxea URREZKO mailako Steam Reference School gisa aintzatetsi dute, ikuspegi berritzaileagatik eta STEAM printzipioak hezkuntza-arloan eraginkortasunez integratzeko gaitasunagatik.

Aintzatespen hau hezkuntza-komunitate osoak hezkuntza inklusiboa, bidezkoa eta kalitatekoa sustatzeko egindako ahaleginaren emaitza da, eta konpromisoa hartzen jarraitzera bultzatzen gaitu. Diziplina ezberdinen arteko lana, konpetentzien-garapena, GJHen hedapena eta betetzea, ikastetxea hobetzeko inplikazioa eta bokazio zientifiko eta teknologikoetaranzko orientazioa finkatzera bultzatzen gaitu.

Hala, STEAM arloan erreferente diren eta etengabe eboluzionatzen eta berritzen ari diren punta-puntako zentroen sarearekin bat egiten dugu.

Alejandro Cebrián Larios Edelvives Taldeko zuzendari nagusiaren eskutik eta ziurtagiri hori bermatzen duten teknologia- eta hezkuntza-enpresen ordezkari gisa, hitz motibatzaile hauek jaso ditugu:

“Eskerrik asko egunero erakusten duzuen gogo handiagatik eta ahaleginagatik, zuen ibilbideagatik eta proiekzio profesional eta hezitzaileagatik, eta beste ikastetxe batzuentzako eredugarri bihurtu izanagatik”
 

Categoría: 

Share this post