Ongi etorriak zarete 2022-23 ikasturtera!

Uda atseden hartzeko balio izana espero dugu ikasturte berriari indarrez ekiteko. Aurrean erronka ugari dugu eta ilusio handiz gainditu nahi dugu gure ikasleekin batera eta familia ororen kolaborazioaz.

Hezkuntza eta Osasun sailen irizpideak jarraituz, COVID Protokoloa bertan-behera uztea erabaki da, Eusko Jaurlaritzaren arabera, “immunitate-maila altuak aukera ematen baitu erabaki hori hartzeko”. Hala ere, protokolorik egon ez arren, Osasun Sailak, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzaren bitartez, ikastetxeetan aplikatzeko gomendio batzuk helarazi dizkigu.

Ongi etorriak zarete 2022-23 ikasturtera!
 

Share this post