Maitasunez hazteko Haurreskola

Haurren bizitzako lehen urteak funtsezkoak dira haien garapenean. Jasotzen duten arreta, hautematen dituzten estimuluak, sentitzen duten maitasuna… beren gaitasun afektiboen zein kognitiboen etengabeko garapenean laguntzen duten faktoreak dira.

Honako hauek dira Jadoko Haurreskolan egiten dugun lanaren oinarriak hainbat jarduera garatzeko: txokoak, non haurrek giro abegitsuan ikaskideen arteko elkarreraginez ikas dezaketen; tailer esperimentalak, zentzumen-estimulazioa bultzatzen dutenak; jolas heuristikoak, hainbat objektu arakatzeko aukera ematen dutenak haien jakin-mina asez; eta, arreta eta atxikimendu handiz, garapen orekatua sustatzeko beste jarduera mota batzuk.

Zerbitzua ahalik eta osoena izan dadin eta, gainera, familia bateragarri egiteko, Jadoko Haurreskolak jantokian bazkaltzeko aukera eta goiztiarren zerbitzua eskaintzen ditu. Orobat, zabalik egoten da ikasturteko ohiko oporretan: Gabonetan, Aste Santuan, uztailean eta zubietan.

Categoría: 

Share this post