Liburuaren Nazioarteko Egunaren ospakizuna

Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko jarduera bereziak egin ditugu Jadon gaur, apirilaren 23an. Eguna hasteko motibazio saioetan, hainbat testu irakurri ditugu euskaraz, gazteleraz eta ingelesez. DBHko ikasle batzuek LHko 5. eta 6. mailetako ikasleei, egun berezi honetan, irakurriz egin diete ongietorria patioan. Tartangan ere ikasleak patiora irten dira ipuin kontalarien istorioak entzutera. Eta, oro har, saioetan liburuak gogoan izan ditugu. Azken batean, literatura ikasteko gonbita da, gozatzeko gonbita da, beste errealitate batzuk ezagutzeko gonbita da, emozionatzeko gonbita da… Gaur ere, Liburuaren Nazioarteko Egunean, hori guztia transmititu nahi izan diegu gure ikasleei, txikiei eta nagusiei, literaturari esker mundu hau hobea delakoan.

 

Categoría: 

Share this post