Lau ikasle sarituta Ipuin eta Bertsopaper lehiaketan

Jadoko lau ikasle Ipuin, Narrazio eta Bertsopaper Lehiaketako irabazleen artean daude. Ipuingintzari dagokionez, Iraia Vallek eta Maialen Gregoriok A mailan (7-11 urtekoak) lortu dute saria, eta, B kategorian (12-14 urtekoak), Paula Ortega izan da sariduna. Idatzizko Bertsogintzan, Naiala Dobarenen lanak ere lortu du epaimahiaren onespena. Gure ikasleek saria jasoko dute herriko beste ikasle batzuekin batera. Erandioko Euskara Zerbitzuak azaldu duenez, ez da “sailkapenik egin” eta “kategoria bakoitzean lanik onenak sarituak izan dira”. Zorionak!

 

Categoría: 

Share this post