Jon Arretxe idazlearen hitzaldia DBH 1ean

Euskarazko irakurzaletasuna sustatu nahian, Jon Arretxe idazlea gonbidatu dugu Jado Ikastetxera DBHko 1. mailako ikasleek gertutik ezagut ditzaten bere ibilbidea eta esperientziak. Eskolan, aldez aurretik, irakurritako Trumoiaren alaba liburuaz mintzatu da, baina ez du bere hitzaldia lan horretara mugatu. Idazleak adierazi du zelako lan egiten duen liburu batean diharduen bakoitzean. Horretarako inspirazio iturriak bidaietan aurkitzen ditu sarritan. Ikasleek arreta handiz jarraitu dute Jon Arretxeren jarduna, eta galdera batzuk egiteko aukera ere izan dute. Amaieran, idazleak agur esan die, esker onez, Trumoiaren alaba eleberria sinatu ondoren.

Categoría: 

Share this post