Jadoko bost ikasle Erandioko Ipuin eta Bertsopaper Lehiaketan saridun

Jadoko bost ikasle sarituak izan dira Erandioko Ipuin, Narrazio eta Bertsopaper Lehiaketan. Ipuingintzari dagokionez, A mailan (7-11 urtekoak), Mikel Portal Martinek lortu du saria. B kategorian (12-14 urtekoak), Maialen Gregorio Marina izan da sariduna, eta, D mailan (14 urtetik gorakoak), Nerea Pueyo Alonsok eta Irene Gomez Yagüek irabazi dute epaimahaiaren esker on bera. Bestalde, Bertsogintza arloan, Igor Caño Ortiz de Zarateren lana saritua izan da. Gure ikasleek saria jasoko dute herriko beste ikasle saridun batzuekin batera. Lehiaketa hau Erandioko Euskara Zerbitzuak antolatzen du. Zorionak!

 

Categoría: 

Share this post