Jadok STEAM Hezkuntzaren aukerak partekatu ditu beste ikastetxe batzuekin Azkuna Zentroan

Jado Ikastetxeko bi irakaslek STEAM Hezkuntzari buruzko esperientziak partekatu dituzte Ibaizabalek (Edelvivesek) antolatutako irakaskuntza-topaketa batean, Azkuna Zentroan, Bilbon, irakaskuntza ulertzeko modu berri horren aukerak ezagutarazteko.

Beste ikastetxe batzuetako irakasleen aurrean, Jadoko irakasleek STEAM Hezkuntzaren arrakastaren abantailak eta gakoak azaldu dituzte zenbait tailer praktikoren bidez .

Jadok jardunaldi horietan parte hartzea STEAM metodologiaren alde egin dugun apustuaren barruan kokatzen da. Metodologia hori garatzea Europar Batasuneko hezkuntza-sistemen helburu nagusietako bat bihurtu da, Estatu Batuetan hasieran bultzatu ondoren.

Categoría: 

Share this post