Jadok bere ingurumen plana aurkeztu dio Udalari
Aurreko ikasturteetan bezala, Jadoko DBHko ikasleek Erandioko Udal Foroan parte hartu dute, ikasturtean zehar Agenda 2030ean egindako lana azaltzeko. Halaber, ikasleek udalerria berdeagoa eta iraunkorragoa izan dadin egin beharreko hobekuntzei buruzko proposamenak egiteko aukera izan dute.