JadoFesten eta azoka solidarioan elkartuta

Udako oporren atarian, Jadon, Martzelinoren azoka solidario tradizionala burutu dugu eta JadoFest jaia ospatu; azken hau, Guraso Elkarteak antolatu du ikastetxearekin elkarlanean ikasturte honi agur esateko. Jardunaldiari esker, familiak, ikasleak eta irakasleak elkartu ziren berriro, pandemiak behartutako murrizketa-aldi baten ondoren.

Puzgarriez, kirol-lehiaketez, musika-emanaldiez, dantzez eta disko jai batez gozatu ahal izan gara. Gainera, jai-egunari esker, dirua bildu ahal izan dugu, batetik, SED GKEarentzat (azoka solidarioan), eta, bestetik, 2022-23 ikasturteko DBHko 4. mailako ikasleen ikasketa-bidaiarako (JadoFesten txosnan).

Categoría: 

Share this post