Jado Ikastetxeko ikasleak FIRST LEGO League Euskadi 2024

DBHko 1. mailako 20 ikaslek (JADOMAKERS eta JADOELEKTRICS) parte hartu dute FIRST LEGO Leagueko (FLL) lehiaketa zirraragarrian, Donostiako Deustuko Unibertsitatearen egoitzan.

FIRST LEGO League (FLL) nazioarteko hezkuntza-programa bat da. 4 eta 16 urte bitarteko gazteen artean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzen ditu esperientzia praktiko eta dibertigarrietatik abiatuta. Mundu errealeko arazoak konpontzean datza etorkizun hobeago bat eraikitzen laguntzeko.

Esperientzia aberasgarria izan da, eta, STEAMen desafioen eta funtsezko balioen bidez, hala nola inklusioaren eta dibertsioaren bidez, sormena, talde-lana eta erresilientzia erakutsi dituzte.

Halaber, arazoak konpontzeko eta lankidetzan aritzeko trebetasunak ikasi dituzte, puntuazio ona lortu zuten robotaren jokoan, eta, berrikuntza-proiektuaren kategoriaren barruan, 3D marrazkiak eta diseinuak dituen museo birtual bat aurkeztu dute.

Esteka honetan ikus dezakezue:
https://art.kunstmatrix.com/apps/artspaces/?external=true&language=es&uid=104362&exhibition=12670239

Harro gaude beren arduraz eta talde-lanaz.

Zorionak gure ikastetxea ordezkatzeagatik!

Categoría: 

Share this post