Ikastuste berria esnatu

Ikasturte berri bat hastera goaz. Goiburu berri bat eta horrekin erronka berri bat. Ikasturte honetan lantzeko ardatz nagusi hauxe edukiko du: guztion etxearen zaintza (Probintzia Maristak emandako goiburu bateratua). Gure planetaren zaintza, ingurumena, iraunkortasuna, kutsaduraren eta basamortutzearen aurkako borroka, birziklapena, gure itsasoen ardura, etab. dira ikasturtean zehar gure lana gidatuko duten elementuetako batzuk. “Esnatu” hitzak gogoraraziko digu hil hauetan itzarrik egon behar dugula eta gainera geure ingurunean gertatzen den guztiari adi eta erne, bereziki gure munduaren zaintzari dagokion guztian. Esnatuko gara?

Categoría: 

Share this post