Ikastetxeko jarduera presentziala, bertan behera

Eusko Jaurlaritzak eskola jarduera 15 egunez bertan behera uztea erabaki du, COVID-19 koronabirusaren ezohiko neurri gisa.

Hona hemen honi buruzko informazio guztia:

  • Eusko Jaurlaritzaren zirkularrak ezartzen du aurrez aurreko hezkuntza-jarduera aldi baterako etetea ikastetxe eta etapa guztietan, Haur Hezkuntzatik Unibertsitateraino, martxoaren 13tik 27ra, biak barne.
  • Egun horietan, bertan behera geratuko dira eskolaz kanpoko jarduerak, kirol-jarduerak eta zerbitzu osagarriak ere.
  • Irakasleek koordinatu egingo dituzte ikasleek beren etxeetan egin ditzaketen hezkuntza-jarduerak eta helaraziko dizkizuegu.
  • Ikasleak ez dira inola ere ikastetxera joango. Beharren eta osasun-egoeraren aurrerapenaren arabera hartzen diren erabakien berri emango dizuegu.

Eskerrik asko zuen kolaborazioagatik.

Share this post