Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa Venezuelako komunitate batekin

2020-21 ikasturtean Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa sustatzen duen proiektua martxan jarri dugu aurrera pausu bat emanez eta gure ikasleen ikasketa prozesua osotuz. Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa gaitasun eta baloreen ikasketa uztartzen duen metodologia da, asmo pedagogikoak eta solidarioak batzen dituena.

Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa ikasketa eta komunitateari emandako zerbitzua proiektu bakarrean uztartzen dituen hezkuntza-proposamena da. Horrela izanda, DBHko ikasleek proposatu dute Tucupita (Venezuelako etnia Guajira) komunitatearen beharrei erantzuteko proiektua.

Birziklaturiko materialezko eskulanak salgai egongo dira. Produktuen eskaera egiteko honako esteka sakatu: https://tucupitaaps.wordpress.com

Jasotzen den dirua Tucupitan eskola baten eraikuntzara zuzenduko da.

Proiektuaren ekintzak

  • Komunitatearekin harremanetan jarri, bideo-konferentziak eginez, beraiekin hitz egiteko.
  • Komunitatearen beharrak detektatu.
  • Ekintzak planifikatu.
  • Birziklaturiko materialez eskulanak egin (belarritakoak, pultserak…).
  • Web orria sortu.
  • Egindako eskulanak salgai jarri web orrian.
  • Proiektuaren jarraipena egin.
  • Tucupitako komunitatearen eta gure ikasleen arteko harremanak sortu eta sendotu.
Categoría: 

Share this post