Huntza taldea geure ikasleekin

Sorpresak ere onak dira irakaskuntzan. Eta zelako ustekabe izan duten Jadoko DBHko ikasleek! Huntza taldeko Josune Arakistain eta Uxue Amonarriz gurera etorri dira ikasleekin hitz egitera eta sona handiko bi kanta abestera: Aldapan gora eta Harro gaude. Lehenengoa oso entzutetsua da, eta bigarrenak berebiziko garrantzia du, batez ere martxoaren 8an aldarrikatuko den Emakumeen Nazioarteko Egunari begira; izan ere, euskal taldeak kanta honetan berdintasunaren aldeko emakumeen borroka omentzen baitu. Huntzaren jardunak Jadon bere zergatia ere badu, gure ikasleentzako saria baita, gogoz eta eskuzabaltasunez esku hartu izanagatik iragan abenduan Bizkaiko Elikagaien Bankuak bultzatu zuen janari-bilketan. Izan ere, ikasleen eta familien laguntzari esker 1482kg biltzea lortu dugu. Jadotarrok beti izan gara solidarioak eta solidarioak izaten jarraituko dugu!
 
 
Categoría: 

Share this post