Haurren Tratu Txarren Aurkako Nazioarteko Eguna

Jadok gaur, apirilak 25, Haurren Tratu Txarren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen du. Horren helburua haurren eskubideak sustatzea da, baita munduan jasaten dituzten tratu txarren ondorioez gizartea kontzientziatzea ere.

Helburu horrekin bat etorriz, Jadon, gure hezkuntza-komunitatea sentsibilizatzen jarraitzearen eta prebentzio, sentsibilizazio eta esku-hartze ekintzak garatzearen aldeko apustua egiten dugu. Hala, gure xede nagusietako bat da haurren eta nerabeen eskubideak sustatzea gure ikasleen, familien, irakasleen eta ikastetxeko gainerako langileen artean.Garrantzi berezia hartzen du ikasleen ahalduntzeak, adin desberdinetara egokitutako tutoretza espezifikoen bidez.

Funtsezko prestakuntzetako batek haurren sexu-abusuaren errealitatea lantzen du eta, tratu txarrik jasanez gero edo beste ikaskide edo lagun batzuk sufritzen ari badira, jarduteko jarraibideak irakasten ditu.

Share this post