Gure naturaz gozatzeko txangoak DBHn

DBHko ikasleek ikasturte amaierako txangoak egin dituzte gure inguruan dugun natura itzelaz gozatzeko. Lehen mailakoak Muskizera joan dira Bizkaiko kostaldeak duen pasabide zoragarrienetako batetik ibiltzera eta eguna hondartzan igarotzera. 2. mailakoek Bizkaiko barnealdera jo dute, Sopuertara, hain zuzen ere. Mendiz inguraturik, abentura parkean izan dute zuhaitz batetik bestera emozioz igarotzeko abagunea. 3. mailakoak ere gure naturaz gozatu dira, baina itsasoari begira, Laidako hondartzan, Urdaibai Biosfera Erreserbako itsasadarraren bokalaren aurrean. Berton piraguak hartu eta, arraun eginez korrontearen kontra, Mundakako hondartzaraino hurbildu dira. Azkenik, 4. mailakoek urrunago izan dute esperientzia itsasoarekin. Piraguaz ere itsasoratu dira, baina Kontxako badian, Donostian. Guztiek egun eguzkitsua bezain zoragarria igaro dute kiroletan eta naturan murgilduta.

Share this post