Eskerrik asko eta gozatu uda!

2020-21eko ikasturteri amaiera eman diogu. Hasieratik, egoera berezi honen ondoriozko zalantzak argituz joan gara eta, guztiok ezagutzen ditugun zailtasunei aurre eginez, azkenean, gure helburua lortu dugu: gure ikasleen hezkuntza eta irakaskuntza bermatzea ahalik eta normaltasun handienez.

Ikasleen inplikazioa eta familien laguntza eskertu nahi ditugu, zeren, guztion elkarlana barik, gure hezkuntza-eginkizuna nekez bete zitekeen. Hortaz, inoiz baino gehiago, eskerrik asko!

Datorren ikasturtera arte! Atseden hartu eta zoriontsuak izan udan!

Share this post