Erandioko Ipuin, Bertsopaper eta Bookbideo lehiaketako sarituak

Sormena eta irudimena erakutsi dituzte gure ikasleek Erandioko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatzen dituen Ipuin, Narrazio eta Bertsopaper Lehiaketan eta Bookbideo Lehiaketan. Ipuingintzan, Jadoko hiru ikasle ditugu irabazle: Lehen Hezkuntzako 6. mailako Amets Elosegi eta Maitane Tejo, eta DBHko 2. mailako Maialen Gregorio. Bertsopaper arloan, Aroa Camba ikaslea saritua izan da. Eta, azkenik, Bookbideo Lehiaketan, DBHko 4. mailako bi lanek jaso dute epaimahaiaren esker ona. Bat Aiala Oriok, Leire Joy Bayangatek eta Irune Sanchezek egina da, eta bestea Gontzal Mendibilek, Mikel del Pozok, Lucia Fernandezek eta Ainhoa Tecchik sortu dute. Zorionak guztioi!

Categoría: 

Share this post