Erandioko enpresak bisitatu ditugu prestakuntza sustatzeko

Jadoko DBHko 2. eta 3. mailetako ikasleek Erandioko hainbat enpresa bisitatu dituzte. Erandioko Udalak bultzatzen duen jarduera honek bi helburu ditu. Alde batetik, herrian dugun lan-jarduera gertutik ezagutzea da kontua. Eta, bestetik, bisitek aukera ematen dute prestakuntza ona izatearen garrantziaz ohar daitezen, etorkizunean lan bat izateko. Bisitatutako enpresak hauek izan dira: Inelsa (elektrifikazio-proiektuetan aditua), Itsas Metalurgikoa (industria-sektorerako makineriaren fabrikazioa), Etxeauto (automobilgintzakoa) eta Quiron Ospitalea (medikuntzan).

Share this post