"Emakumeek zientzian parte hartzea" bultzatzen du Jadok

Jadoko ikasleek hainbat jarduera egiten dituzte otsailaren 11n ospatzen den Emakumearen eta Neskatoaren Nazioarteko Eguna Zientzian.

2015ean, UNESCOk egun hori ezarri zuen emakumeek eta neskek zientzian eta teknologian jokatzen duten papera aitortzeko. Erakunde honen arabera, berdintasuna "lehentasuna" da, eta, gaur egun, "emakumeek oztopoak dituzte zientziaren alorrean: munduko ikertzaile zientifikoen %30 baino gutxiago emakumeak dira".

Jadok hainbat material egokitu ditu ikasleen adinera, ikasgela barruan lantzeko, Unescok 2015eko ebazpenean ezarritako helburuetako bat jarraituz: eskola-programak garatzea, zientzian "emakumeen eta nesken parte-hartze handiagoa sustatzeko".
 

Categoría: 

Share this post