Emakumearen Nazioarteko Eguna

Martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Egunean, emakumeen eskubideen eta genero-berdintasunaren inguruan hausnartzeko eta kontzientziatzeko jarduerak egin genituen.

Gainera, DBHko 4. Mailako ikasleek Erandioko emakumeen elkartearekin batera, manifestu bat irakurri zuten eta, jarraian, laugarren mailako ikasle guztiak kaleetan barrena manifestatu ziren, Martxoak 8, emakumeen eskubideak aldarrikatzeko, beti ere giro adeitsuan eta erreibindikatzailean. Manifestazioa Emakumeen Lorategian amaitu zen, non, emakumeen egungo egoerari buruzko hausnarketa egiteaz gain, gurekin ez daudenak oroitu baitziren.
 

Share this post